viernes, 16 de mayo de 2014
Ikasgaiko amaieraren gogoeta
Historian atzera eginez gero, gizartean aldaketa handia egon dela argi dago, hezkuntzan, aldiz, ez dira hainbeste aldaketa egon. Estatuak hezkuntza sistema bere ideologiaren arabera aldatzen du, gizartearen beharrak kontuan hartu gabe. Honen ondorioz, eskolak ez du beti hezkuntzaren funtsa betetzen.
Alde batetik, esan genezake eskola ez dagoela gaur egun gizartearekin bat. Gainera, irakasleak ez daude aldaketak egiteko prest eta horren ondorioz, hezkuntzak ez du aurrera egiten. Ikastetxe askotako ordutegia oso luzea da eta 8 urteko haur batek nolatan sartzen ditu unibertsitateko ikasle batek baino ordu gehiago?
Beste alde batetik, irakaslearen rolak asko baldintzatzen du ikasleengan. Irakasle batzuk beraien ikasleak kontuan hartzen dituzte beraien lana burutzeko orduan, beste batzuk, aldiz, beraien ikasgaia ematera mugatzen dira, ikasleen beharrak kontuan hartu gabe. Gainera, txikitatik haurren arteko lehiakortasuna sustatzen da ebaluazio sistemaren bitarte, nahiz eta irakaslearen helburua ez izan.
Irakasle askoren jarrerarengatik, ebaluatzeko eragatik, ... ikasle asko azkenean desmotibatu egiten dira, hau da, jakinmina galtzen dute horren ondorioz. Eskolak hezkuntza mugatzen duela esan genezake, baina hori eskola osatzen duten osagai guztien arazoa da, baina nork sortzen du? Nork konpondu behar du hezkuntza? Hezkuntza denona den einean, denek hartu behar dugu parte hori aurrera ondo atera ahal izateko, beraz, irakasleak, ikasleak, gurasoak, gizarteak, ... denek lagundu behar dugu hezkuntza on bat eraikitzen.
LANKETA TEORIKOAN OINARRITUTAKO GOGOETA
Berrikuntzak Hezkuntza esparruan artikulua jorratu ondoren gogoeta desberdinak sortu zaizkigu. Berrikuntza prozesu honetan irakasleen formakuntza etengabea, talde lanean oinarritutako lana eta esfortzua beharrezkoak dira.
Berrikuntzak beharrezkoak dira ikastetxea eta bertako kide guztiek aldaketaren aldeko jarrera izatea. Hala ere, berrikuntza hitz ezin dugu hobekuntzaren sinonimotzat hartu. Askotan aldaketen helburua hobetzen den arren, beti ez da horrela izaten.
Ezin bestekoa ikusi dugu, ikastetxe bakoitzak unidade didaktiko bat edukitzea, honela, berrikuntza beharrezkoa den edo berrikuntzaren alde onak eta txarrak zeintzuk diren azalerazten duelako.
BALIABIDEEN SINTESIA
Berrikuntza Hezkuntza esparruan artikulua irakurri eta gero konturatu gara berrikuntza eta ikerketa batera joan beharko liratekeen prozesuak direla. Izan ere, berrikuntza prozesuaren lehen pausoa ikerketa izan beharko litzateke. Hala ere berrikuntzara ailegatzeko ikerketa ez da nahikoa izan ere berrikuntza programa asko ikereketan aurrera joan ezinik geratu dira.
Ikastetxeek dauzkaten formakuntza arazoak aldaketak ekartzen dutenean, berrikuntza bat egon beharko luke. Baina, zailtasun horiek ekiditeko berrikuntzak ez du balio bertako, irakasleak kolaboratu, ikasi eta aldatu nahi ez badute.
Metodologiari dagokionez, egunerokotasunean erabiltzen diren metodologiak errutina batean sartzen gaituzte. Metodologia berri asko eskura izan arren ez ditugu erabiltzen eta, gure ustez, berrikuntza metodologiko horiek beharrezkoak dira haurren ikasketak zabaltzeko.
Aldaketak egoteko pertsonen nahia beharrezkoa da. Horrek, irakasleak lan gehiago egitera behartzen du eta batzuetan, lan gehiago izateak irakasleak lehertu ditzazke.
Berrikuntzak egiteko orduan talde lana oso garrantzitsua da, izan ere, lehen esan bezala gauza asko eskatzen ditu beraz, pentsatu eta erreflexionatu beharreko gauza.
Eskolak guraso, irakasleen eta koordinatzaileen arteko harremanetan sortuak daude eta hauetako bat gabe ezin da berrikuntzarik egon.
Hainbat metodologia daude, baina hauetatik ez dira denak erabiltzen. Batzuk, esfortsu eta lan gehiago suposatzen dituztelako baina berrikuntza berri batek metodología guztiak erabiltzera darama eta berrikuntzaren helburua esfortsua gutxitzea da.
AURREIRITZIAK
Berrikuntza: hobetu daitekeen edo gaizki dagoen zeozer hobetzeko ematen diren aldaketak dira berrikuntzak.
martes, 11 de marzo de 2014
Klasean egindako ariketaren hausnarketa
Gaur testu baten irakurketa koletiboa egin dugu. Gure ustez, ariketa hau pertsona ezberdinen iritzi eta egoerak ezagutzeko eta elkartrukatzeko egin dugu. Gainera, bakoitzaren perspektibatik testuko ideia nagusi bat ateratzen ikasi dugu eta horren inguruko hausnarketa egin dugu.
Atera testu liburua !
Bloque 1: Un conjunto de factores tiene que ver con variables de índole
personal relativa coste emocional, que supone cambiar de prácticas que están bajo
nuestro control, que nos dan seguridad, para adoptar otras iniciativas y que
nos ponen en situación de vulnerabilidad.
Nik
paragrafo hau aukeratu dut , egunerokoan irakasle eta ikasle askori geratzen
zaigulako eta berez neurtutako askatasun bat eduki beharko genukeelako. Esaldi
honi kasu egiteko oso ausartak izan beharko ginateke. Ekar ditzakeen ondorioak,
onak zein txarrak izan daitezke baina hortaz aparte, metodologiaz aldatzeak,
lan gehiago sortzen du.
La metáfora que sugiere Atherton de estar nadando entre dos orillas, de lo
conocido a lo desconocido, es elocuente. Si en ese trayecto no ha existido un
calentamiento previo, no se han dispuesto zonas de avituallamiento y, finalmente,
flotadores y botes salvavidas, las posibilidades de llegar exhausto y sin
fuerzas para avanzar o, lo que es peor, de en el intento,
resultan evidentes.
Esaldi hau aukeratu dut, egia esaten duelako, askok prestakuntzarik
gabe beste aldera pasatzen dira segituan eta ito egiten dira, hau da, berriro
atzera bueltatzen dira eta berriro liburuetan ,murgiltzen dira. Horregatik,
garrantzitsua da lehenagotik dena ondo prestatzea baliabide ezberdinak
edukitzea eta egokitzea.
Y sin duda el libro de texto es un excelente refugio, pues a priori
garantiza un contenido , preestablecido y poco negociable y
devuelve la centralidad del discurso, la comunicación y la autoridad al
docente.
Esaldi hau aukeratu dut, gaur egun asko gertatzen ari den egoera
delako. Irakasle askori aldaketak ez zaizkie gustatzen eta ezagutzen eta
dominatzen dutena ez dute aldatu nahi. Liburuak gai eta helburu zehatzak
dituzte eta horrek irakasleari autoritatea eta ausartia sortarazten dio. Askotan hau gauzatzen da irakasleen seguratasun faltagatik.
Aprender a enseñar: se llegó a la conclusión de que los aprendizajes
profesionales se producían de manera más efectiva cuando se daban situaciones
de conflicto cuestionamiento o comparación entre distintas evidencias aportadas
por los interlocutores y se costó que la voz de los alumnos constituía un
inesperado recurso para aprender a enseñar.
Irakasle batzuk pentsatzen dute ikasgelan arazorik sortzen ez badira
hobeto izango dela. Baina kontuan izan behar dute arazoetatik, ez ulertzetatik
eta ikasleen iritzietatik irakasleak irakasten ikasten duela.
Taldeko ondorioa: denek
pentsatzen dugu irakaslearen funtzioa funtsezkoa dela eta ez dela errutina
batean sartu behar. Gainera, aldaketa horiek aurrera eramateko beharrezko
formakuntza behar duela eta hori ere berritu behar duela.
lunes, 10 de marzo de 2014
HEZKUNTZA SAIOEN PROGRAMAZIOA. Aurreiritziak.
Irakasleak ikasleak
ezagutzen dituenean beraietaz jakin behar diren beharrezko ezaugarriak eta
beharrak apuntatu beharko lituzke. Horrela, egunen batean ordezko bat baldinba
dator ikasleen ezaugarriak jakingo ditu eta ildo bereko jarduerak egingo ditu.
Astean behin
hurrengo asteko programazioa egin eta antolatuko du, beste irakasleekin adostuz.
Programazioa
egiterako orduan kontuan izan behar dugu klaseko iraupena, berak baldintzatzen
baitigu jardueraren hautaketa eta luzera.
viernes, 28 de febrero de 2014
martes, 25 de febrero de 2014
"Hezkuntzak ez du mundua aldatuko baina mundua alda dezaketen pertsonak formatuko ditu". P. Freire
Paulo Freire XX. mendeko
pedagogo eta hezitzaile garrantzitsua izan zen eta prestona txiroen
hezkuntzaz arduratu zen.
Gure iritziz,
hezkuntza beharrezkoa da nahiz eta pertsonik gabe ezin den aurrera eraman. Hezkuntzak
eta jendea bata bestearen beharra dute, bakoitzak bere aldetik ez duelako
zentzurik. Mundua aldatzeko heziketa jaso duten pertsonen laguntza
beharrezkoa da horrela beraien ezagutza
positiboki aprobetxatuz gero, mundua
aldatzeko aukera handiagoa egongo litzateke. Honekin esan nahi duguna da,
formakuntza beharrezkoa dela gauzak aurrera eramateko
Formakuntza
jasotzen ez duten pertsonak errazago manipulatu daitezke eta hezkuntza nolabait
ere, segurtasuna eta ahalmena ematen
digu mundua aldatzeko, eta norbera garatzeko.
HEZKUNTZAREN IBILBIDE HISTORIKOA
Azkeneko bi klase teorikoetan emandako teoriaren
hausnarketa egingo dugu orain, bertan, hezkuntzaren inguruko hainbat gai
jorratu ziren. Adibidez, legeak, historia, erreformak … .
Hasieran, historian zehar hezkuntzaren
garapena XVI. mendetik XIX. mendera azaldu zen. Hasieran, kleroentzat eta
mutilentzat bakarrik zegoen hezkuntza sistema, geroago,
martes, 4 de febrero de 2014
HAUR HEZKUNTZA GARAIKO OROITZAPENAK II
Planteatutako
galderak taldekide bakoitzak aukeratutako objektuaren arabera erantzun ditu.
taldean atera diren objektuak; uztailak, albuma, karpeta eta lazitoa izan dira.
Lau objektuak lotuta hausnarketa hau lortu dugu.
Metodologiari
dagokionez, irakasle bakoitzak metodologia desberdinak erabiltzen dituela
konturatu gara. Adibidez, psikomotrizitate gelan irakasle batek jolasen bidezko
metodologia erabili dezake, esate baterako,
lunes, 3 de febrero de 2014
HAUR HEZKUNTZARAKO DEKRETU CURRICULARRAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
Euskal
Autonomia Erkidegoko Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari irakaskuntzari
dagokion mailen, graduen, modalitateen eta espezialitateen eskumena ematen dio.
Eskumen honen bitartez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onartu egin
zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako bi zikloetako curriculuma eta
ondorioz,
CURRICULUMARI BURUZKO HAUSNARKETA
Nahiz eta curriculumaren definizio zehatzik ez egon, curriculuma
ordutegiaz, metodologiaz, edukiaz, ebaluazioaz, antolaketaz etab. osatuta dago.
Ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun,
metodo eta ebaluazioen multzoa da. Hezkuntza-proiektua dela
kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz,
kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak,
pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera
islatzen dituena. Curriculumak garapen
desberdinak izan ditu eta hainbat curriculum mota sortu dira denboran zehar.
NON DAUDE NIRE GAILETAK?
Testu honen bidez hezkuntzaren hainbat arlo jorratu ditugu. Hasteko,
irakaslearen formakuntzaren garrantzia
ikusi dugu. Horrekin, irakasleak egoera ezberdinak aurrera eraman ahal izango
dituelako. Gainera, gizartea aldatuz doan heinean, irakaslearen formakuntza
eguneratua izatea komenigarria dela ondorioztatu dugu, baliabide berriak
erabili ahal izateko. Ondorioz, irakasleak esplorazio eta metodologia berriak
erabiltzeko ausardia izan behar du.
miércoles, 29 de enero de 2014
AURKEZPENA
Magisteritzako ikasleak gara, Haur Hezkuntzako Gradukoak hain zuzen ere. Gure lehenengo urtea da eta hemen Didaktika Orokorrean lantzen ditugun gaiak publikatuko ditugu.
Egileak: Iratxe Aduriz, Ane Alonso, Zahra Aziz eta Juncal Echepare.
Egileak: Iratxe Aduriz, Ane Alonso, Zahra Aziz eta Juncal Echepare.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)