Nahiz eta curriculumaren definizio zehatzik ez egon, curriculuma
ordutegiaz, metodologiaz, edukiaz, ebaluazioaz, antolaketaz etab. osatuta dago.
Ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun,
metodo eta ebaluazioen multzoa da. Hezkuntza-proiektua dela
kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz,
kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak,
pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera
islatzen dituena. Curriculumak garapen
desberdinak izan ditu eta hainbat curriculum mota sortu dira denboran zehar.
Curriculum formala: gobernuan adosten diren arlo, ordutegi, metodologia …
osatzen duten curriculuma da. Adibidez, umeak psikomotrizitatean oreka lantzea.
Curriculum erreala: irakasleak
curriculum formala oinarritzat hartuz, ikasleei edukiak transmititzeko era. Adibidez,
psikomotrizitate klasea nola ematen den.
Curriculum ezkutua: curriculumean agertzen ez diren eta nahi gabe irakasten
diren balio, jarrera eta ezagutzak dira. Curriculuma ezkutua berez pertsona
ahuletan ematen da. Adibidez, lankidetza, baloreak,komunikazioa … .
Lehendabizi curriculuma gobernuak adosten du eta gero estatu osoan orokortzen
da.
Ikastetxe guztientzat berdina da,
baina berez aurrera eramaten den curriculuma etengabe egokitzen da eta,
aldaketak egiteko momentuan, haien beharrak behatu eta metodologia aldatu eta
moldatzen da.
Curriculuma egokitzen hasten garenean lehendabizi, metodologia eta edukiak
bereziki aldatu behar dira eta azkenik helburua aldatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario