Azkeneko bi klase teorikoetan emandako teoriaren
hausnarketa egingo dugu orain, bertan, hezkuntzaren inguruko hainbat gai
jorratu ziren. Adibidez, legeak, historia, erreformak … .
Hasieran, historian zehar hezkuntzaren
garapena XVI. mendetik XIX. mendera azaldu zen. Hasieran, kleroentzat eta
mutilentzat bakarrik zegoen hezkuntza sistema, geroago,
elizak hartu zuen hezkuntza bere gain eta ondoren, hezkuntza sistema nazionala azaldu zen.
elizak hartu zuen hezkuntza bere gain eta ondoren, hezkuntza sistema nazionala azaldu zen.
Ondoren, 1857. urtean Moyano Legea ezarri zen
eta hezkuntza sisteman hainbat aldaketa azaldu ziren, hala nola, ikasketak hiru
zatitan banatu ziren (LH, BH, Goi Maila), ikastetxe publiko eta pribatuak
bereizi ziren, emakumeentzat aurrerakuntza handia lehen aldiz hezkuntza
sisteman sartu zelako. Honen ondorioz, elizaren kargua gutxitzen da eta estatua
hezkuntzaren kargu egiten da.
Geroago, berrezarkuntza ezartzen da, non, partidu
txandaketa dagoen Canovas eta Sagastaren artean. 1923an Primo De Riverak estatu
kolpea eman eta Unión Patriotica sortu zen. Bertan, gaztelania ezarri zuen
hizkuntza ofizial bezala. Beranduago, bi
urteko ereformista etorri zen (1931-1933) eta jarraian bi urteko erradikala
(33-36), geroago, frente popularra jarri zen 1939arte Manuel Azañak porrot egin
zuen eta kontra erreforma garaia hasi zen.
II Errepublika
garaian, hezkuntza publikoa doakoa zen eta eskola gehiago sortzen joan ziren. Maiatzak
21ko dekretuak zioenez, irakasleei titulu ofizialak izatea behartzen zien. Hasiera
batean, eredu linguistiko batzuk zeuden baina gero desagertu ziren. Kataluniak
estatutua lortu zuen eta geroago, 1936an Euskal Herriak estutua lortu zuen.
Geroago, Gerra Zibila hastearen ondorioz Bizkaian mugatu zen estatutua.
Frankismo
garaia hasi zen eta antzinako ordenak ezarri ziren, bertan irakasle garbiketa
egin zen eta hezkuntza sistema berria sortu, eskola elitistak eta ideologia
nazionalista zutenak sortu ziren. Garai honetan hezkuntza eredu segregatura
bueltatu zen. Analfabetismoa gutxitzeko asmoz derrigorrezko hezkuntza ezarri
zen. Elizak presentzia handia zuen hezkuntzan. Emakumeak emazte eta ama rola
hartu zuten.
1970ko
hezkuntzaren lege orokorra zuloak estaltzeko sortu zen, baina Franco hil zenez
ez zen helburua bete.
Franco
hil zenean Juan Carlos erregeak Suarez izendatu zuten presidente eta demokrazia
ezarri zuen konstituzio berria diseinatu zuten PP-k irabazi zuenean ikaskuntza
autonomoa ezarri eta derrigorrezko hezkuntza luzatu zuen curriculuma
beharretara egokituz.
Hezkuntzaren
garapen honi amaiera emateko gaur egun ezartzear dagoen LOMCE legearen alderdi
batzuk aipatu edo aztertuko ditugu.
LOE-k
dauzkan arazoak hobetzeko asmoarekin sortutako legea da eta horretarako
curriculuma egokituko da Espainiako hezkuntza maila baxua hobetzearren. Aldaketa
asko egin nahi dituzte jendearen ideologia eta beharrak kontuan hartu gabe,
aldaketa horien arten: erlijioa derrigorrezkoa, rebalidak… ezarri, bekak noten
arabera eman, irakaslea gutxiago ikasle gehiagorentzat ...
Historian zehar gertatu diren aldaketa asko
politika edo hezkuntza Erreformek eragin
dute eta erreforma horiek hainbat faktoreengatik sortu dira adibidez, ekonomikoak, demografikoak, pedagogi berriak,
…
Hezkuntzak historian izandako garapena landu
ondoren, uste dugu, momentu horretan gobernuan zeuden pertsonek hezkuntza
sisteman aldaketak eragin zituztela, askotan herritarren beharrak kontuan hartu
gabe. Baita ere, erreforma asko egon ziren baina, ez benetan beharrezkoa
zirelako baizik eta beraien ideologia ezartzearren. Bukatzeko kontuan izan
behar dugu atzera pausoak funtsezkoak izan direla gure garapenerako, izan ere
atzera pauso horiek egongo izan ez balira ez genuke gaur egungo hezkuntza
eredua izango.
No hay comentarios:
Publicar un comentario