viernes, 16 de mayo de 2014
Ikasgaiko amaieraren gogoeta
Historian atzera eginez gero, gizartean aldaketa handia egon dela argi dago, hezkuntzan, aldiz, ez dira hainbeste aldaketa egon. Estatuak hezkuntza sistema bere ideologiaren arabera aldatzen du, gizartearen beharrak kontuan hartu gabe. Honen ondorioz, eskolak ez du beti hezkuntzaren funtsa betetzen.
Alde batetik, esan genezake eskola ez dagoela gaur egun gizartearekin bat. Gainera, irakasleak ez daude aldaketak egiteko prest eta horren ondorioz, hezkuntzak ez du aurrera egiten. Ikastetxe askotako ordutegia oso luzea da eta 8 urteko haur batek nolatan sartzen ditu unibertsitateko ikasle batek baino ordu gehiago?
Beste alde batetik, irakaslearen rolak asko baldintzatzen du ikasleengan. Irakasle batzuk beraien ikasleak kontuan hartzen dituzte beraien lana burutzeko orduan, beste batzuk, aldiz, beraien ikasgaia ematera mugatzen dira, ikasleen beharrak kontuan hartu gabe. Gainera, txikitatik haurren arteko lehiakortasuna sustatzen da ebaluazio sistemaren bitarte, nahiz eta irakaslearen helburua ez izan.
Irakasle askoren jarrerarengatik, ebaluatzeko eragatik, ... ikasle asko azkenean desmotibatu egiten dira, hau da, jakinmina galtzen dute horren ondorioz. Eskolak hezkuntza mugatzen duela esan genezake, baina hori eskola osatzen duten osagai guztien arazoa da, baina nork sortzen du? Nork konpondu behar du hezkuntza? Hezkuntza denona den einean, denek hartu behar dugu parte hori aurrera ondo atera ahal izateko, beraz, irakasleak, ikasleak, gurasoak, gizarteak, ... denek lagundu behar dugu hezkuntza on bat eraikitzen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ondo. Lanketa egokia.
ResponderEliminarHorrela segi.
BEGOÑA