viernes, 16 de mayo de 2014

BALIABIDEEN SINTESIA

Berrikuntza Hezkuntza esparruan artikulua irakurri eta gero konturatu gara berrikuntza eta ikerketa batera joan beharko liratekeen prozesuak direla. Izan ere, berrikuntza prozesuaren lehen pausoa ikerketa izan beharko litzateke. Hala ere berrikuntzara ailegatzeko ikerketa ez da nahikoa izan ere berrikuntza programa asko ikereketan aurrera joan ezinik geratu dira. Ikastetxeek dauzkaten formakuntza arazoak aldaketak ekartzen dutenean, berrikuntza bat egon beharko luke. Baina, zailtasun horiek ekiditeko berrikuntzak ez du balio bertako, irakasleak kolaboratu, ikasi eta aldatu nahi ez badute. Metodologiari dagokionez, egunerokotasunean erabiltzen diren metodologiak errutina batean sartzen gaituzte. Metodologia berri asko eskura izan arren ez ditugu erabiltzen eta, gure ustez, berrikuntza metodologiko horiek beharrezkoak dira haurren ikasketak zabaltzeko. Aldaketak egoteko pertsonen nahia beharrezkoa da. Horrek, irakasleak lan gehiago egitera behartzen du eta batzuetan, lan gehiago izateak irakasleak lehertu ditzazke. Berrikuntzak egiteko orduan talde lana oso garrantzitsua da, izan ere, lehen esan bezala gauza asko eskatzen ditu beraz, pentsatu eta erreflexionatu beharreko gauza. Eskolak guraso, irakasleen eta koordinatzaileen arteko harremanetan sortuak daude eta hauetako bat gabe ezin da berrikuntzarik egon. Hainbat metodologia daude, baina hauetatik ez dira denak erabiltzen. Batzuk, esfortsu eta lan gehiago suposatzen dituztelako baina berrikuntza berri batek metodología guztiak erabiltzera darama eta berrikuntzaren helburua esfortsua gutxitzea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario