Planteatutako
galderak taldekide bakoitzak aukeratutako objektuaren arabera erantzun ditu.
taldean atera diren objektuak; uztailak, albuma, karpeta eta lazitoa izan dira.
Lau objektuak lotuta hausnarketa hau lortu dugu.
Metodologiari
dagokionez, irakasle bakoitzak metodologia desberdinak erabiltzen dituela
konturatu gara. Adibidez, psikomotrizitate gelan irakasle batek jolasen bidezko
metodologia erabili dezake, esate baterako,
armiarma jolasaren bidez lankidetza eta baloreak landuko lituzke eta beste batek objektuen bidezko metodologia, hala nola, koltxoneta, uztaila… erabiliz gorputzeko garapena landuko luke. Metodologia hauek ondo atera daitezen oso garrantzitsua da, haurrak prestatuak egotea, adibidez, lazitoak ilean jarriz elementuak ondo ikusteko.
armiarma jolasaren bidez lankidetza eta baloreak landuko lituzke eta beste batek objektuen bidezko metodologia, hala nola, koltxoneta, uztaila… erabiliz gorputzeko garapena landuko luke. Metodologia hauek ondo atera daitezen oso garrantzitsua da, haurrak prestatuak egotea, adibidez, lazitoak ilean jarriz elementuak ondo ikusteko.
Ebaluaketa
metodologiak bezala, anitzak izan daitezke eskola eta irakasleen arabera, baina
ezberdintasunak ez dira hain nabariak izaten. Haur-eskolan irakasleak egunero
ebaluatzen ziguten, eta egunerokoan egun horretan izandako jarrera, arazo eta
burututako jarduerak adierazten zituzten. Haur Hezkuntzan, aldiz, ebaluaketa
bestelakoa zen, hiru hilabete bukaeran irakasleak idatzitako txosten batean
zetzan ebaluaketa hori etxera eramaten
genuen, gurasoek gure garapenaren berri izateko.
Haur Hezkuntzan
baliabide material asko aurkitzea oso ohikoa da. Bertako haurrak, denbora
guztian material ezberdinak lantzen dituzte
eta gela bakoitza ( musika gela, psikomotrizitate gela, plastika gela, …
) egokiak diren objektuez eta materialez osatuak daude.
Bakoitzaren lana
landu ondoren, konturatu gara gelen antolaketak oso antzekoak direla. Gela
gehienak, argitsuak, koloredunak, paretak ikasleen lanekin apainduak, lurrean
esertzeko alfonbrak, mahaia eta aulki txikia haurrei egokitua, gela txokotan
banatua... Ikasleria zerrenda bitartez antolatzen zen eta taldeak ez ziren 20
haur baino gehiagokoak izaten eta behar izanez gero taldea bi zatitan banatzen
zen.
Haurrek
hezkuntzarekin duten lehen lotura Haur Hezkuntza izaten da. Gainera, bizitzarako ezinbesteko diren gauzak ikasi ditugu,
gaur egun oraindik erabiltzen ditugunak, hots, komunikazioa, baloreak, eta
geroago beste ikaskuntza mailetan behar izango ditugun oinarrizko gauzak;
irakurtzea, zenbakiak ... Dena den
objektu hauek aztertzean izaera guztiz didaktikoa dutela konturatu gara. Orain
konturatu gara, txikitan guretzat
objektu sinple bat zena, funtzio bat baino gehiago betetzen dituela. Nahiz eta
begi bistaz objektu batek funtzio bakar bat izan, lortzen ditugun helburuak
anitzak dira ( curriculum ezkutua).
No hay comentarios:
Publicar un comentario