lunes, 3 de febrero de 2014

HAUR HEZKUNTZARAKO DEKRETU CURRICULARRAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN



Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari irakaskuntzari dagokion mailen, graduen, modalitateen eta espezialitateen eskumena ematen dio. Eskumen honen bitartez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onartu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako bi zikloetako curriculuma eta ondorioz,
12/2009 Dekretua argitaratu zen.
Dekretu berriek hainbat aldaketa dakartzate curriculumean, bertako zorroztasun kontzeptuala eta helburuen aldaketak nabarmen areagotzen dira eta tresna baliagarri eta erreferentzi argiak izan daitezke irakasleentzat.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak Dekretu hori aldatu behar izan da elebitasun integratzaile bat lortzearren, Euskararen Normalizazioari buruzko 10/1982 Oinarrizko Legearen arabera eta Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legearen arabera. Bi hizkuntza ofizialak ikasi beharra zehazten da bi lege hauetan , euskarari lehentasuna emanez, beti ere, familiaren aukera errespetatuz.
Haurrek bizitzako lehenengo urtetan jasotzen duten hezkuntza erabakigarria denez, familiarekin lankidetzan aritzea garrantzi handia edukiko du, geroago lortuko duten garapen osorako.
0-6 urte bitarteko haurren hezkuntza-arreta arauei dagokienez; Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legeko 9.1 artikuluan dioen arabera, euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeen bitartez 3 urtetik gorako haur guztien eskolatzea doakoa izango da unibertsitateaz kanpoko izaera duten irakaskuntza mailetan. 9.2 artikuluan dio hezkuntza-administrazioaren ardura izango da 0 urtetik gorako haurrak eskolatzen joatea.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak, Euskal Autonomia Erkidegoan, Haur Hezkuntzako bi zikoetako curriculuma ezartzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko gutxieneko irakaspenak zehaztu dituen 1630/2006 Errege Dekretuan eta, bereziki, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma ezartzen duen 175/2007 Dekretuan oinarritu dira.
Artikulu garrantzitsuenetarikoak honako hauek dira:

1.artikulua. Helburua.
EAEko Haur Hezkuntzako berezko curriculuma  ezartzea eta  oinarrizko araudian xedatutako gutxieneko irakaspenak betetzea du helburu .Dekretu honek 2008/2009 ikasturtetik aurrera irakaspen horiek ezartzea du helburu.
3.artkulua. Antolamendua.
Haur Hezkuntza borondatezkoa da eta sei ikasturtez osatua dago , eta hauek bi zikloetan daude banaturik: lehen zikloa, 0-3 urte bitartekoa; eta, 3-6 urte bitartekoa.
4.artikulua. Xedapenak.
·   Helburuetako bat haurren garapen fisiko, afektibo, intelektual eta sozial osoa eta orekatua lortzea da.
·   Bi zikloetan hurrengoa landuko da: garapen afektiboa, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren adierazpenak, gizarte- harremanetarako jarraibideak…
·  Aurrekoaz gain Haur Hezkuntza familiarekin lankidetzan aritu behar da, haurren garapena sustatzeko. Desberdintasunak orekatzeko hezkuntza sustatu. Bi hezkuntza ofizialetako elebitasuna lortzeko baldintza egokiak sustatu.
7. artikulua. Helburuak.
Haur Hezkuntzak haurrengan gaitasunak garatzen lagunduko du. Gaitasun horiek aukera eman behar diote haurrari bere gorputza ezagutzeko, ingurua eta inguruko kideak aztertzeko, jardueretan autonomia lortzeko, gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, arauak barneratzeko, komunikatzeko gaitasunak garatzeko eta trebetasun matematikoa eta irakurtzen-idazten ikasteko.
8.artikulua. Curriculuma.
Haur Hezkuntzarako etapen ezarritako helburuen, gaitasunen, edukien, ebaluazio irizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa da.
14.artikulua. Ebaluazioa eta mailaz igotzea.
Ebaluazioa orokorra eta jarraitua izango da. Ebaluazio- prozesuko teknika behaketa zuzena eta sistematikoa izango da. Familiek seme-alaben irakas-  eta ikas- prozesuari buruzko informazioa jasoko dute, gutxienez 3 hilean behin.Lehen hezkuntzara automatikoki igaroko dira ikasleak. Hezkuntza behar bereziak dituztenak bakarrik egon ahal daiteke urtebete gehiago Haur Hezkuntzan.
16.artikulua. Ordutegia.
0-3 urte arteko tartean, haurrek ezingo dute eskola egunean 8 ordu baino gehiago egon eta gainera, haurrak pixkanaka- pixkanaka sartuko dira eskolara lehengo aldian: egokitze-aldia izango da.
17.artikulua. Tutoretza.
Tutoretzaren bitartez hezkuntza-ekintza dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko elementua da. Tutoretza funtsezkoa da hezkuntza prozesuan haurrak modu pertsonalizatuan garatzeko. Tutoretza etapa osoan zehar egiten da.Tutoreak harreman estua izango du familiarekin.
19.artikulua. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen trataera.
Ikastetxeek egiten dituzten curriculum-proiektuek nahiko malguak izan beharko dute, haur bakoitzaren ezaugarrietara, ikasteko erritmoetara eta berezitasunetara egokitutako banakako zehaztapenak egiteko aukera izan dadin. Helburua da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen trataerarako berezko diren bi printzipio bete ahal izatea: hezkuntzazko inklusioa eta indibidualizazioa.





No hay comentarios:

Publicar un comentario