lunes, 10 de marzo de 2014

HEZKUNTZA SAIOEN PROGRAMAZIOA. Aurreiritziak.





Irakasleak ikasleak ezagutzen dituenean beraietaz jakin behar diren beharrezko ezaugarriak eta beharrak apuntatu beharko lituzke. Horrela, egunen batean ordezko bat baldinba dator ikasleen ezaugarriak jakingo ditu eta ildo bereko jarduerak egingo ditu.
Astean behin hurrengo asteko programazioa egin eta antolatuko du, beste irakasleekin adostuz.
Programazioa egiterako orduan kontuan izan behar dugu klaseko iraupena, berak baldintzatzen baitigu jardueraren hautaketa eta luzera.
Programazioa egiterakoan hurrengo alderdiak kontuan hartuko ditugu:
·         Jarduera hautatu baino lehen haurrengan lortu nahi diren garapenak eta helburuak
zehaztu behar dira.
·         Haur taldearen egoera animikoa (beraien ordutegia, zein egun, goiz, arratsaldea …) ezagutu beharko dugu jarduerak hautatzerako momentuan.

  •         Jardueran erabiliko diren baliabide materialak, espazioaren erabilera eta taldearen antolakuntza (banaka, binaka, taldeka  ...).

  •         Jardueren iraupena ezin da hain zehaztua egon, malgutasuna beharrezkoa da haur talde bakoitzak bere erritmoa daukalako.

  •         Jarduera egin ondoren, hausnarketa bat egingo dute ikasleek zer ikasi duten ohartzeko. Hausnarketa haur talde osoak egingo du irakaslearekin batera.

  •         Ebaluazioa galderen bitartez egin daiteke, baina horretarako jarduera egiten ari den bitartean behatu beharko du irakasleak.

  •         Ebaluaketan lortutako emaitzetan oinarrituz, jarduera hau berriro erabiliz gero zer hobetu eta aldatu daitekeen iradokituko dugu. Jarduera hau bukatzerakoan ez badugu nahi genituen irizpideak osotasunean landu, datorren jardueran akoplatuko genituzke.

Hurrengo programazioa egiterakoan, kontuan hartuko dugu, aurreko jardueretan haurrek garatu dituzten alderdiak, hurrengo jarduerak ildo beretik joan daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario