viernes, 28 de febrero de 2014
martes, 25 de febrero de 2014
"Hezkuntzak ez du mundua aldatuko baina mundua alda dezaketen pertsonak formatuko ditu". P. Freire
Paulo Freire XX. mendeko
pedagogo eta hezitzaile garrantzitsua izan zen eta prestona txiroen
hezkuntzaz arduratu zen.
Gure iritziz,
hezkuntza beharrezkoa da nahiz eta pertsonik gabe ezin den aurrera eraman. Hezkuntzak
eta jendea bata bestearen beharra dute, bakoitzak bere aldetik ez duelako
zentzurik. Mundua aldatzeko heziketa jaso duten pertsonen laguntza
beharrezkoa da horrela beraien ezagutza
positiboki aprobetxatuz gero, mundua
aldatzeko aukera handiagoa egongo litzateke. Honekin esan nahi duguna da,
formakuntza beharrezkoa dela gauzak aurrera eramateko
Formakuntza
jasotzen ez duten pertsonak errazago manipulatu daitezke eta hezkuntza nolabait
ere, segurtasuna eta ahalmena ematen
digu mundua aldatzeko, eta norbera garatzeko.
HEZKUNTZAREN IBILBIDE HISTORIKOA
Azkeneko bi klase teorikoetan emandako teoriaren
hausnarketa egingo dugu orain, bertan, hezkuntzaren inguruko hainbat gai
jorratu ziren. Adibidez, legeak, historia, erreformak … .
Hasieran, historian zehar hezkuntzaren
garapena XVI. mendetik XIX. mendera azaldu zen. Hasieran, kleroentzat eta
mutilentzat bakarrik zegoen hezkuntza sistema, geroago,
martes, 4 de febrero de 2014
HAUR HEZKUNTZA GARAIKO OROITZAPENAK II
Planteatutako
galderak taldekide bakoitzak aukeratutako objektuaren arabera erantzun ditu.
taldean atera diren objektuak; uztailak, albuma, karpeta eta lazitoa izan dira.
Lau objektuak lotuta hausnarketa hau lortu dugu.
Metodologiari
dagokionez, irakasle bakoitzak metodologia desberdinak erabiltzen dituela
konturatu gara. Adibidez, psikomotrizitate gelan irakasle batek jolasen bidezko
metodologia erabili dezake, esate baterako,
lunes, 3 de febrero de 2014
HAUR HEZKUNTZARAKO DEKRETU CURRICULARRAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
Euskal
Autonomia Erkidegoko Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari irakaskuntzari
dagokion mailen, graduen, modalitateen eta espezialitateen eskumena ematen dio.
Eskumen honen bitartez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onartu egin
zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako bi zikloetako curriculuma eta
ondorioz,
CURRICULUMARI BURUZKO HAUSNARKETA
Nahiz eta curriculumaren definizio zehatzik ez egon, curriculuma
ordutegiaz, metodologiaz, edukiaz, ebaluazioaz, antolaketaz etab. osatuta dago.
Ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun,
metodo eta ebaluazioen multzoa da. Hezkuntza-proiektua dela
kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz,
kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak,
pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera
islatzen dituena. Curriculumak garapen
desberdinak izan ditu eta hainbat curriculum mota sortu dira denboran zehar.
NON DAUDE NIRE GAILETAK?
Testu honen bidez hezkuntzaren hainbat arlo jorratu ditugu. Hasteko,
irakaslearen formakuntzaren garrantzia
ikusi dugu. Horrekin, irakasleak egoera ezberdinak aurrera eraman ahal izango
dituelako. Gainera, gizartea aldatuz doan heinean, irakaslearen formakuntza
eguneratua izatea komenigarria dela ondorioztatu dugu, baliabide berriak
erabili ahal izateko. Ondorioz, irakasleak esplorazio eta metodologia berriak
erabiltzeko ausardia izan behar du.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)