viernes, 16 de mayo de 2014

Ikasgaiko amaieraren gogoeta

Historian atzera eginez gero, gizartean aldaketa handia egon dela argi dago, hezkuntzan, aldiz, ez dira hainbeste aldaketa egon. Estatuak hezkuntza sistema bere ideologiaren arabera aldatzen du, gizartearen beharrak kontuan hartu gabe. Honen ondorioz, eskolak ez du beti hezkuntzaren funtsa betetzen. Alde batetik, esan genezake eskola ez dagoela gaur egun gizartearekin bat. Gainera, irakasleak ez daude aldaketak egiteko prest eta horren ondorioz, hezkuntzak ez du aurrera egiten. Ikastetxe askotako ordutegia oso luzea da eta 8 urteko haur batek nolatan sartzen ditu unibertsitateko ikasle batek baino ordu gehiago? Beste alde batetik, irakaslearen rolak asko baldintzatzen du ikasleengan. Irakasle batzuk beraien ikasleak kontuan hartzen dituzte beraien lana burutzeko orduan, beste batzuk, aldiz, beraien ikasgaia ematera mugatzen dira, ikasleen beharrak kontuan hartu gabe. Gainera, txikitatik haurren arteko lehiakortasuna sustatzen da ebaluazio sistemaren bitarte, nahiz eta irakaslearen helburua ez izan. Irakasle askoren jarrerarengatik, ebaluatzeko eragatik, ... ikasle asko azkenean desmotibatu egiten dira, hau da, jakinmina galtzen dute horren ondorioz. Eskolak hezkuntza mugatzen duela esan genezake, baina hori eskola osatzen duten osagai guztien arazoa da, baina nork sortzen du? Nork konpondu behar du hezkuntza? Hezkuntza denona den einean, denek hartu behar dugu parte hori aurrera ondo atera ahal izateko, beraz, irakasleak, ikasleak, gurasoak, gizarteak, ... denek lagundu behar dugu hezkuntza on bat eraikitzen.

LANKETA TEORIKOAN OINARRITUTAKO GOGOETA

Berrikuntzak Hezkuntza esparruan artikulua jorratu ondoren gogoeta desberdinak sortu zaizkigu. Berrikuntza prozesu honetan irakasleen formakuntza etengabea, talde lanean oinarritutako lana eta esfortzua beharrezkoak dira. Berrikuntzak beharrezkoak dira ikastetxea eta bertako kide guztiek aldaketaren aldeko jarrera izatea. Hala ere, berrikuntza hitz ezin dugu hobekuntzaren sinonimotzat hartu. Askotan aldaketen helburua hobetzen den arren, beti ez da horrela izaten. Ezin bestekoa ikusi dugu, ikastetxe bakoitzak unidade didaktiko bat edukitzea, honela, berrikuntza beharrezkoa den edo berrikuntzaren alde onak eta txarrak zeintzuk diren azalerazten duelako.

BALIABIDEEN SINTESIA

Berrikuntza Hezkuntza esparruan artikulua irakurri eta gero konturatu gara berrikuntza eta ikerketa batera joan beharko liratekeen prozesuak direla. Izan ere, berrikuntza prozesuaren lehen pausoa ikerketa izan beharko litzateke. Hala ere berrikuntzara ailegatzeko ikerketa ez da nahikoa izan ere berrikuntza programa asko ikereketan aurrera joan ezinik geratu dira. Ikastetxeek dauzkaten formakuntza arazoak aldaketak ekartzen dutenean, berrikuntza bat egon beharko luke. Baina, zailtasun horiek ekiditeko berrikuntzak ez du balio bertako, irakasleak kolaboratu, ikasi eta aldatu nahi ez badute. Metodologiari dagokionez, egunerokotasunean erabiltzen diren metodologiak errutina batean sartzen gaituzte. Metodologia berri asko eskura izan arren ez ditugu erabiltzen eta, gure ustez, berrikuntza metodologiko horiek beharrezkoak dira haurren ikasketak zabaltzeko. Aldaketak egoteko pertsonen nahia beharrezkoa da. Horrek, irakasleak lan gehiago egitera behartzen du eta batzuetan, lan gehiago izateak irakasleak lehertu ditzazke. Berrikuntzak egiteko orduan talde lana oso garrantzitsua da, izan ere, lehen esan bezala gauza asko eskatzen ditu beraz, pentsatu eta erreflexionatu beharreko gauza. Eskolak guraso, irakasleen eta koordinatzaileen arteko harremanetan sortuak daude eta hauetako bat gabe ezin da berrikuntzarik egon. Hainbat metodologia daude, baina hauetatik ez dira denak erabiltzen. Batzuk, esfortsu eta lan gehiago suposatzen dituztelako baina berrikuntza berri batek metodología guztiak erabiltzera darama eta berrikuntzaren helburua esfortsua gutxitzea da.

AURREIRITZIAK

Berrikuntza: hobetu daitekeen edo gaizki dagoen zeozer hobetzeko ematen diren aldaketak dira berrikuntzak.

martes, 11 de marzo de 2014

Klasean egindako ariketaren hausnarketa

Gaur testu baten irakurketa koletiboa egin dugu. Gure ustez, ariketa hau pertsona ezberdinen iritzi eta egoerak ezagutzeko eta elkartrukatzeko egin dugu. Gainera, bakoitzaren perspektibatik testuko ideia nagusi bat ateratzen ikasi dugu eta horren inguruko hausnarketa egin dugu.

Atera testu liburua !



Bloque 1: Un conjunto de factores tiene que ver con variables de índole personal relativa coste emocional, que supone cambiar de prácticas que están bajo nuestro control, que nos dan seguridad, para adoptar otras iniciativas y que nos ponen en situación de vulnerabilidad.

Nik paragrafo hau aukeratu dut , egunerokoan irakasle eta ikasle askori geratzen zaigulako eta berez neurtutako askatasun bat eduki beharko genukeelako. Esaldi honi kasu egiteko oso ausartak izan beharko ginateke. Ekar ditzakeen ondorioak, onak zein txarrak izan daitezke baina hortaz aparte, metodologiaz aldatzeak, lan gehiago sortzen du.

La metáfora que sugiere Atherton de estar nadando entre dos orillas, de lo conocido a lo desconocido, es elocuente. Si en ese trayecto no ha existido un calentamiento previo, no se han dispuesto zonas de avituallamiento y, finalmente, flotadores y botes salvavidas, las posibilidades de llegar exhausto y sin fuerzas para avanzar o, lo que es peor, de en el intento, resultan evidentes.

Esaldi hau aukeratu dut, egia esaten duelako, askok prestakuntzarik gabe beste aldera pasatzen dira segituan eta ito egiten dira, hau da, berriro atzera bueltatzen dira eta berriro liburuetan ,murgiltzen dira. Horregatik, garrantzitsua da lehenagotik dena ondo prestatzea baliabide ezberdinak edukitzea eta egokitzea.

Y sin duda el libro de texto es un excelente refugio, pues a priori garantiza un contenido , preestablecido y poco negociable y devuelve la centralidad del discurso, la comunicación y la autoridad al docente.

Esaldi hau aukeratu dut, gaur egun asko gertatzen ari den egoera delako. Irakasle askori aldaketak ez zaizkie gustatzen eta ezagutzen eta dominatzen dutena ez dute aldatu nahi. Liburuak gai eta helburu zehatzak dituzte eta horrek irakasleari autoritatea eta ausartia sortarazten dio. Askotan hau gauzatzen da irakasleen seguratasun faltagatik.

Aprender a enseñar: se llegó a la conclusión de que los aprendizajes profesionales se producían de manera más efectiva cuando se daban situaciones de conflicto cuestionamiento o comparación entre distintas evidencias aportadas por los interlocutores y se costó que la voz de los alumnos constituía un inesperado recurso para aprender a enseñar.

Irakasle batzuk pentsatzen dute ikasgelan arazorik sortzen ez badira hobeto izango dela. Baina kontuan izan behar dute arazoetatik, ez ulertzetatik eta ikasleen iritzietatik irakasleak irakasten ikasten duela. 

Taldeko ondorioa: denek pentsatzen dugu irakaslearen funtzioa funtsezkoa dela eta ez dela errutina batean sartu behar. Gainera, aldaketa horiek aurrera eramateko beharrezko formakuntza behar duela eta hori ere berritu behar duela.

lunes, 10 de marzo de 2014

HEZKUNTZA SAIOEN PROGRAMAZIOA. Aurreiritziak.





Irakasleak ikasleak ezagutzen dituenean beraietaz jakin behar diren beharrezko ezaugarriak eta beharrak apuntatu beharko lituzke. Horrela, egunen batean ordezko bat baldinba dator ikasleen ezaugarriak jakingo ditu eta ildo bereko jarduerak egingo ditu.
Astean behin hurrengo asteko programazioa egin eta antolatuko du, beste irakasleekin adostuz.
Programazioa egiterako orduan kontuan izan behar dugu klaseko iraupena, berak baldintzatzen baitigu jardueraren hautaketa eta luzera.